Web gune honek, zerbitzu hobeagoa eskaini nahirik, berezkoak eta hirugarrengoen cookie-ak erabiltzen ditu. Informazio gehiago gure Cookie Politikan aurki dezakezu.
Itxi
Grand Hostel Arrow gray

Koikili Aterpetxea Lertxundi familiaren ametsa egia bihurtu duen proiektua da, pertsona ezberdinekin gure euskal kultura, naturarekiko maitasuna eta “slow” bizimodua (gizarte modernoaren erritmo biziari aurre eginez) partekatu nahirik.

Aspalditik buruan genuen ideia bat zen eta 2014ko abenduaren 4an ametsa egi bihurtu genuen. Grand Hostel hau ohiko landa turismoari alternatiba emateko jaio da. Gure ereduarekin turismo aktiboa sustatu nahi dugu: aterpetxe-turismo berritzailea.


Zerbitzuak Arrow verde

Horretarako zer dugu?: Eskainitako zerbitzu guztiak gure 4 balore nagusiekin erlazionaturik daude:

  • Natura
  • Kirola
  • Euskara
  • Pertsonak

Alde batetik ostatu zerbitzua daukagu, baita bestelako hainbat zerbitzu ere

  • Logela partekatuak, familiarrak eta pribatuak.
  • Turismo Aktiboko Ekintzak.
  • Erlaxazio gunea aldagelarekin, bainu turkoa, dutxa arrunta, kontrasteen dutxa eta zaku termikoa.
  • Masaje terapeutikoak eta estetika zerbitzuak.
  • Ikastaroak.
  • Erabilera anitzeko gela.
  • Bezeroen beharretara egokitutako Aisialdi Planak.

Kokapena Arrow pink

Gure Grand Hostela Otxandio herriko kale nagusian kokatua dago, Arabarekin muga eginez. Gasteiztik 23km-tara, Bilbotik 45km-tara, Donostiatik 63 km-tara eta Iruñeatik 86km-tara kokatua, Urkiola eta Gorbeiako parke naturalen artean.

Ls1
Ls2
Ls3
Ls4

Beraz, gune aproposa mendiko eta uretako kirolak praktikatzea gustuko dutenentzat, udalekuentzako, kirol kanpusentzako, talde antolatuek beraien planak burutzeko, barnetegientzako, kirol kontzentrazioak burutzeko, familian etortzeko, lagun zein bikoteen arteko harremanak sendotzeko, gabon opariak edota urtebetetze opariak egiteko.


Bezeroak Arrow blue

Aterpetxearen berezko izaera konpartitzearena da, bide horretan jauzi kualitatiboa eman nahi izan dugu, ostatu eredu berritzailea eta aktiboa garatuz. Bezeroekin esperientziak konpartitzea eta istorio politak sortzea da gure xedeetako bat eta guztietan garrantzitsuena gure bezeroak “bere etxean” bezala sentiaraztea da duda barik.

Hori guztia gutxi balitz, gure etxea ez gaituentzako etxea ere bada, izan ere pertsona orori aukera berdintasuna eman nahirik, eraikina ez gaituen erabilerarako ere egokitua dago, beharrezkoak diren igogailua, maldak, komunak, gelak, euskarriak … dauzkagularik.

“Koikili aterpetxea” gustu anitzeko bezeroentzat zuzendurik dago, ostatua hartzeko beharra dutenentzat edo bestelako zerbitzuez gozatzeko asmoa dutenentzat. Otxandiokoak ez direnen pertsonentzat zuzendua, baita herritarrentzat ere.