Web gune honek, zerbitzu hobeagoa eskaini nahirik, berezkoak eta hirugarrengoen cookie-ak erabiltzen ditu. Informazio gehiago gure Cookie Politikan aurki dezakezu.
Itxi

Instalazioak

Europako aterpetxe ereduari begira ere jarriak gara, gure ostatu zerbitzua maitasunez zainduz; horrela, zerbitzu honi Grand Hostel/ostatu izaera eman nahi izan diogu.

  1. Komun propiodun logela kolektiboak, gehienez 6 pertsonentzat.
  2. Komun propiodun logela familiarrak, gehienez 5 pertsona logelako.
  3. Komun propiodun gela pribatuak.
Hab1 Hab2
Hab3 Hab4

Gure Grand Hostelak osotara 300 metro karratu ditu eta 4 solairutan banandua dago, hauetara iristeko igogailu panoramiko eta modernoaren laguntza dagoelarik. Eraikin guztiak doako wifia eskaintzen du, loft itxurako erabilera anitzeko egongela, umeentzako txokoa eta gure pantaila digitalarekin gozatzeko aukera.

Horrez gain, jantoki pribatuak eta relax gunea (takillak, dutxa, lurrinezko bainu turkoa, kontraste dutxa, saku termikoa…) eskaintzen ditugu.

Gure bezeroek modu bikainean baloratzen gaituzte (Booking 9.4 y Tripadvisor “Bikain”), hurrengo zerbitzuak azpimarratuz: bezeroei egokitutako gosari eta otordu energetikoak, hartu eman familiar bikaina, logelen eta instalakuntzen garbiketa eta konforta.

  • 1

    Anboto Logela

  • 2

    Bainu pribatua

  • 3

    Olazar Logela

  • 4

    Presazelai Logela

  • 5

    Multigela

  • 6

    Sukaldea


Koikili Aterpetxea, Ongizatea eta turismo jasangarria

Fachada

Koikili Aterpetxeak naturan eta turismo jasangarrian sinesten duenez, energia sortzeko ongizate sistema berritzailea ezarri du, biomasan oinarritua. Zuhaitz mozketa jasangarrian oinarrituz, egurrari esker, gure bezeroen ongizaterako beharrezkoa den ur beroa lortzen dugu, ur eta berokuntza sistema egokia ahalbideratuz.