Web gune honek, zerbitzu hobeagoa eskaini nahirik, berezkoak eta hirugarrengoen cookie-ak erabiltzen ditu. Informazio gehiago gure Cookie Politikan aurki dezakezu.
Itxi

Logelak

“Grand Hostel Koikili Aterpetxea” oinarrizko zerbitzua ostatuari dagokio. Gehienez 24 pertsonentzako kapazitatea du, ohe gehigarriak gainera daitezke eta 3 motatako logelak ditu.


Logela kolektiboak

Iluntxo. Literadun logela kolektiboa, komun propioa eta kapazitate mugatua (gehienez 6 pertsona). Logela oso erosoa da, ohe handiak (1,05x2), komun propioa, jabetzak gordetzeko giltzadun takilak, erabili eta botatzeko esku nahiz gorputz oihalak.

Seme alabak dituzten familentzat bereziki pentsatua, baita lagun talde, mendizale, ibiltari, kirol talde, gazte topaketa, elkarbizitza jardunaldientzat ere...

Logela pribatuak familia

Presazelai (Otxandio kanpoaldean aurkitzen den jolas gunea eta basoa), Olaeta (Suitza txikia bezala ezagutzen den herria) eta Olazar (bertako pagaldirik ikusgarrienari izen ematen diona) logeletako bi gehienez 4 pertsonentzat egokituak daude, komun propioarekin, ordea hirugarrena, handiagoa, gehienez 5 pertsonentzat (ohe gehigarrirako aukerarekin), telebista, sofa-ohea eta komun propio dituelarik. Oheak handiak dira (1,05X2m) 2 literetan antolatuak eta dekorazioa oso zaindua dago.

Logela pribatuak

Gorbeia eta Anboto mendiei omenaldia eginez, erosotasun handiko logelak, 4 izardun hoteletako logela batzuen antzekoak. Gorbeia bereziki ez gaituentzako prestatutako logela da, bainugela egokituarekin eta aulkiekin txoko guztietan zehar behar bezala maneiatzeko espazioarekin. + Jarraitu irakurtzen


Azkenik, komenigarria da gogoratzea aterpeko gela guztien errotulazioa euskaraz dagoela eta izenak apropos daudela jarrita gure inguruko erreka, baso eta mendiei omenaldia egin guran. Horrez gain, toki zoragarri hauek gertutik ikusi, bizi eta sentitzeko parada eskainiko dugu, aterpetik abiatuta ibilaldi gidatuak eskaintzen baititugu.