Web gune honek, zerbitzu hobeagoa eskaini nahirik, berezkoak eta hirugarrengoen cookie-ak erabiltzen ditu. Informazio gehiago gure Cookie Politikan aurki dezakezu.
Itxi

Borroka Libreko sustapen saioak Gasteizko Olabide Ikastolan!!! 2017/05/24

Img 20170522 wa0004


Maiatzaren azken txanpan aurkitzen garen unean iritsi da Olabide Ikastolara Borroka Librea, izan ere bi egunetan zehar beste hainbeste saio burutuko ditu Arabako Borroka Federazioak. Zentzu honetan, egitasmoa federazioak berak duen sustapen programaren baitan aurkitzen dela nabarmendu behar da, Arabako Foru Aldundiak horretarako laguntza eman diolarik. Aipagarria da ere, aipatutako sustapen saioetan kirol honetan aski ezagunak diren Maider Unda arabarra eta Koikili Lertxundi bizkaitarra aritu direla, haurrengan motibazioa eta borrokarekiko interesa piztu nahirik. Gure partetik, ohorea da Grand Hostel Koikili Aterpetxeak zein Eusport erakundeak programa honetan parte hartu ahal izatea, egitasmoak sustatu nahi dituen baloreekin guztiz bat egiten dugulako: kirola, berdintasuna, autoestimua, errespetua, laguntasuna, trebetasuna, motrizitatea, indarra, inteligentzia...


Hurrengo bideoan ederki jasotzen dira Borroka Librearen oinarriak eta egitasmoaren nondik norakoak: