GRAND HOSTEL KOIKILI ATERPETXEA NATURAN MURGILDUTA 2017/06/22
Otxandio, Gasteiztik 23 km, Bilbotik 45 km, Donostiatik 63 km eta Iruñeatik 86km-tara kokatzen den herri xarmangarria da. Bertan kokatuta dago Grand Hostel Koikili Aterpetxea, Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen artean, Anboto zaindari dugula. Toki aproposa deskonektatzeko, kirola egiteko, mendi eta basoetan murgiltzeko, inguruko urtegietan ur ekintzak egiteko...
Zatoz eta ezagutu toki zoragarri hauek, esperientzia ahaztezina izango da.