Gasteizko Triatloia Otxandiora iritsi da 2017/07/10
Azkenean iritsi da Gasteizko Triatloi ospetsuaren edizio berria, full, half zein txikien mailetan arituko diren 2388 parte hartzaile izan dituena. Eta kirol ekitaldi honekin batera, ohizkoa den bezala, hainbat kirolarik Grand Hostel Koikili Aterpetxea aukeratu dute egonaldia egiteko: katalanak, belgiarrak, madrildarrak, inglesak eta frantziarrak...
Horien artean nabarmentzekoa Tony Noe beteranoaren presentzia.71 urteko kataluniarrak bigarren aldiz jarraian aukeratu du Otxandio, Gasteizko proban hirugarren parte hartzea gauzatzeko. Guretzat oso garrantzitsua da kirolariak eroso sentitzea, atseden egokia hartzea eta behar bezala elikatzea.
Horregatik aukera paregabe hau baliatu nahi izan dugu Tony eta Jabier Lertxundiren iritzi kualifikatuak jasotzeko, Koikili Lertxundik egin dien elkarrizketaren bitartez. Hona hemen beraien hitzak!