Web gune honek, zerbitzu hobeagoa eskaini nahirik, berezkoak eta hirugarrengoen cookie-ak erabiltzen ditu. Informazio gehiago gure Cookie Politikan aurki dezakezu.
Itxi

Otxandio, "Ardoa eta Arraina ibilbidearen" erdigune. GR-38 2017/09/ 8

Gr38

Itsaso eta paduratik Kantabriako Mendilerroko mendien oinera arte, Urkiolako lur harritsuetatik igaroz, ardoa eta arrainaren Ibilbidearen baitan 7 etapa gauzatzen dira. Zehazki hauek dira hasiera eta amaiera herriak: Oion, Biasteri, Albaita, Estibaliz, Otxandio, Durango, Gernika eta Bermeo. Hurrengo estekan aipatutako ibilbidea bere osotasunean aurkezten dizuegu: http://www.senderismoeuskadi.net/archivos/menusarchivos/especifico%20SENDERISMO%20GR-38%20EU-ES%20v03_2010_10_08_08_50_27.pdf


Beraz, bertan ikus daiteken moduan, Otxandio ibilbidearen erdian kokatzen da, 4.etaparen amaieran, Arabatik Bizkaiara pasatzeko igarobide natural gisa alegia. Gainera etaparik luzeena izanik (37,5 km), ibiltariek atseden hartzeko ostatuak eskura izatea nahitaezkoa da. Eta horretarako zein hobeto beraien beharretara egokitzen den hostel eredua eskura izatea, Grand Hostel Koikili Aterpetxea hain zuzen ere. Bertan, logela egokiei eta relax guneari esker, ibiltariek gorputzari buelta eman eta hurrengo 3 etapei indartsu eta gogotsu ekiten diote. Hori gutxi balitz, gure gosari eta otordu energetikoek behar beste indarra ematen diete aipatutako ibiltariei.


Hortaz, GR-38 ibilbidea egiteko prest bazaude, gogoratu lan erditan zure zain egongo garela, zure gorputza eta arima zaintzeko prest!!!