Web gune honek, zerbitzu hobeagoa eskaini nahirik, berezkoak eta hirugarrengoen cookie-ak erabiltzen ditu. Informazio gehiago gure Cookie Politikan aurki dezakezu.
Itxi

Turismoa gero eta hedatuago 2017/10/ 2

16


Turismoak mundu mailan gero eta garrantzi gehiago hartzen ari du eta hainbat herrialde dira sektore honen aldeko apustua egiten ari direnak.

 Gure herrialdean ere indarra hartzen dioa eta horren lekuko da administrazio ezberdinek egiten duten lana, hiriburuak eta herriak aditzera emateko orduan alegia. 

 Zentzu honetan, Grand Hostel Koikili Aterpetxetik ere apustu garbia egiten dugu, turismo aktiboaren aldeko apustua hain zuzen. 

Eta horren lekuko da irailak 22-25 artean Lufthansako tripulazioaren kideei prestatu diegun Tour turistiko aktiboa. Izan ere, Komalingua nahiz Eusport enpresen eta Eibar Kirol Elkarteko Fundazioaren kolaborazioari esker, Bilbo, Gasteiz, Otxandio eta Eibar ezagutzeko aukera paregabea izan dute alemaniarrek. 

Hau da, prestatu diegun programa borobilak, gure herrialdeko hiri eta herri esanguratsuak ezagutzeko aukera eman die, beti ere, kultura, kirola, natura, hizkuntzak eta pertsonak uztartuz.

Beraz, Grand Hostel Koikili Aterpetxearen eta gainontzeko laguntzaileen izenean Danke, Danke, Danke!!! Eskerrik asko!