Web gune honek, zerbitzu hobeagoa eskaini nahirik, berezkoak eta hirugarrengoen cookie-ak erabiltzen ditu. Informazio gehiago gure Cookie Politikan aurki dezakezu.
Itxi

Gure etxea, familien etxea!!! 2017/12/26

Hostel argazkia

Gero eta arruntagoa bilakatzen ari den familia plana, ez da berria Grand Hostel Koikili Aterpetxean. Izan ere, gure proiektua sortu zenetik, familia ezberdinek, gabon eguna eta gabon zaharra Otxandion ospatzea erabaki dute, herria ezagutzearekin batera, gure instalakuntzen erosotasunaz, familia tratuaz eta otordu bereziez gozatzeko aukera izan dute. Aukeraketa honetan ziur gaude zer esan handia dutela aurretik igaro diren familia eta pertsonen iritzia, horren lekuko Booking (9,4) nahiz Tripadvisorren (Bikaina) jaso ditugun batazbesteko balorazioak.

Beraz, eskerrik asko beste behin zuen planen barne aintzat hartu gaituzuelako! Hurrengorarte!!!