Web gune honek, zerbitzu hobeagoa eskaini nahirik, berezkoak eta hirugarrengoen cookie-ak erabiltzen ditu. Informazio gehiago gure Cookie Politikan aurki dezakezu.
Itxi

Hezkuntza, kirol irakaskuntza eta euskarari ekarpena Lekeition! 2018/02/16

Img 20180216 wa0004 25041

Zapran gagoz Euskal Eskola Publikoaren 27.jaiaren baitan, ostiral honetan (otsailak 16) Baloreak kirolean tailerra emango du Koikili Lertxundik, 14:30tan Lekeitioko Eskola Publikoan. Arratsaldean ostera, kutur etxeko Azkue aretoan Zer da kirola? lelopean, Ander Txakartegi kazetariak gidatutako mahai inguruan gauzatuko da. Parte hartzaileen artean Eli Ibarra eta Koikili Lertxundi Athletic Clubeko jokalari oihak arituko dira, mahai kide Luis Mari Zulaika EHUko irakaslea, Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zuzendaria eta Maitane Toledo Kirolaisi erakundeko kidea izango dituztelarik. Eta ekimen hau borobiltzeko Grand Hostel Koikili Aterpetxeak bere ekarpena egingo du, parte hartzaileen artean familia egonaldi bat zozketatuz! Goza ezazue beraz kirolaz, hezkuntzaz, euskaraz eta gure egonaldiaz!!!!