Web gune honek, zerbitzu hobeagoa eskaini nahirik, berezkoak eta hirugarrengoen cookie-ak erabiltzen ditu. Informazio gehiago gure Cookie Politikan aurki dezakezu.
Itxi

Gorbeia eta Urkiolako parke naturalak, gure bisitariak etengabe erakartzen!!! 2018/03/ 6

20171207 122414


Denborak aurrera egin ahala, Grand Hostel Koikili Aterpetxeko kideak gustorago sentitzen gara. Izan ere, Otxandio toki estrategikoan kokatzeaz gain (euskal hiriburuetetatik gertu), gure komunikazioetan sarri askotan azpimarratu dugu inguru naturala ikusgarria, ikustekoa eta sentitzekoa dela. Ba tira, gure instalakuntzetan egonaldia egitea aukeratzen duten pertsona gehienek ere antzeko ikuspegia dute, hots, naturak erakarrita datoz Otxandiora, arabarekin muga egiten duen eta gipuzkoatik gertu dagoen barnealdeko azken bizkaitar herrira alegia. Zehazki Gorbeia eta Urkiolako parke naturalek sorginduta datoz. Horren lekuko Almeria eta Guadalajarako bi pertsona hauen iritzia, lekutatik etorriak, aurreko asteburuan argazkilaritza ikastaroa eman duten ardurdozena bat pertsonekin batera. Gozatua natura maite duzuen pertsonak gurean izatea.