Web gune honek, zerbitzu hobeagoa eskaini nahirik, berezkoak eta hirugarrengoen cookie-ak erabiltzen ditu. Informazio gehiago gure Cookie Politikan aurki dezakezu.
Itxi

Koikili Aterpetxeak ateak zabalduko ditu 2014/12/ 3

01 noticia
Abenduak 4 osteguna, Itzarri Taldeak enpresa proiektu berri baten ateak zabalduko ditu inaugurazio ofizialean: Koikili Aterpetxearenak, Otxandion. Ekitaldian, pertsona, kirolari erreferenteak, adiskide eta erakundeetako ordezkari ugari izango dira, baita turismo proiektuekin erlazionatutako eragileak ere. Guztiek dute harremana estreinatuko dugun egitasmoaren balioekin: euskara, pertsonak, natura eta kirola. Hortik abiatu gara, hain zuzen, Aterpetxearen irekiera ospatzeko. Pertsonak protagonistak! Egunean zehar saio ezberdinak antolatu ditugu herriko jendeari eta gonbidatutako lagunei harrera egiteko. Modu horretan aukera emango zaie hurbiltzen diren lagun guztiei instalazioak eta zerbitzuak ezagutzeko: - Tour gidatu txiki bat egingo dugu Aterpetxean barrena. - Egitasmoaren xedea zein den azalduko dugu: zerbitzuak, etab. - Edariak, pintxo bereziak, musika (Alex Sardui akustikoa) eta bertso tartea (Ibon Larrazabal) izango dugu. Giro ezin hobea!