Web gune honek, zerbitzu hobeagoa eskaini nahirik, berezkoak eta hirugarrengoen cookie-ak erabiltzen ditu. Informazio gehiago gure Cookie Politikan aurki dezakezu.
Itxi

Etorkizuneko txirrindulariek Grand Hostel Koikili Aterpetxea aukeratu dute! 2017/05/17

Fotos

 


Etorkizuneko txirrindulariek Grand Hostel Koikili Aterpetxea aukeratu dute!

Iragan asteburuan Tafallako "El Caserio-Valsay" txirrindulari taldeko kadeteak gurean izan genituen. Izan ere, Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatutako "Gaztetxoen Txapelketan" parte hartzen ari da talde nafarra.

Osotara 7 lasterketa dira, aipatutako aste bukaeran "Javier Elorriaga" saria ospatu zelarik. 49 km-ko ibilbidea izan duen eta egutegiko bigarren lasterketa izan dena, Abadiño-Abadiño hain zuzen ere.

Probaren garailea "Basati Bike-Busturia" taldeko Lander Lartitegi izan zen, denbora berean "Goifiber Godoy" taldeko Xabier Isasi eta "Seguros Bilbao" taldeko Iñigo Colina sartu ziren, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

Eskerrik asko "El Caserio-Valsay" taldeari gu aukeratzeagatik eta sorte on denboraldian zehar.

 Abadiño Muntsaratz elkarteak egindako ekimen bat da.