Koikili Aterpetxea, Otxandion (Bizkaia) kokatua, ekologikoki oso babesturik dauden bi parke naturalen artean dago, Gorbeia eta Urkiolako parkeen artean alegia. Gure Grand Hostelak NATURA, KIROLA, EUSKARA eta PERTSONA baloreekin erlazionaturiko zerbitzuak eskaintzen ditu. Gure xedea turismoa aktiboa, osasungarria eta iraunkorra sustatzea delarik.
Koikili Aterpetxea Euskal Herriko erdigunean kokatzen dela esan genezake, izan ere Gasteizetik 23km-ra, Bilbotik 45km-ra, Donostitik 63ra eta Iruñeatik 86km-ra aurkitzen da.
Aldi berean, azpimarratzekoa da Otxandio herri bizia dela eta kultura urbanoa ere baduela, agenda kultural eta gastronomiko zabalarekin. Horregatik, Koikili Aterpetxea herri nahiz hiritar ohiturez gozatzea maite duten pertsonei egokitua dago.